PRIBATUTASUN POLITIKA

1. ARDURADUNA SormenLab (Flavio Banterla).

2. DATUEN HELBURUA ETA ERABILERA SormenLaben behar-beharrezkoa den informazioa besterik ez dugu eskatzen. Zure datuak honetarako erabiltzen ditugu:

  • Taldeak antolatzeko ikasle kopurua estimatzea.

  • Ikastaro eta lantegien matrikulak kudeatzea.

  • Berriak edo novateak (newsletterra) bidaltzea, horretarako baimena eman badiguzu.

3. HIRUGARRENEI KOMUNIKATZEA ETA TRESNAK Ez dugu zure daturik salduko edota gure jardueratik kanpoko inori lagako, inola ere ez. Hala ere, modu eraginkorrean lan egin ahal izateko, baliteke zure datuak kudeaketa automatikoko kanpo-plataformetara bidaltzea eta bertan biltegiratzea, hala nola:

  • Mailchimp (edo antzekoak) posta elektronikoak eta buletinak bidaltzeko.

  • Mezularitza kudeatzeko sistemak, klaseei buruzko ohar garrantzitsuak koordinatzeko. Plataforma horiek segurtasunari eta pribatutasunari buruzko Europako araudia betetzen dute.

4. ESKUBIDEAK Zure zer datu ditugun jakiteko, horiek zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzeko eskubidea duzu. Horretarako, bidali diezaguzu posta elektroniko bat.

COOKIE POLITIKA

1. ZER DIRA COOKIEAK? Zure nabigatzailean gordetzen diren fitxategi txikiak dira, webguneak hobeto funtziona dezan edo gure orria nola erabiltzen den ulertzeko.

2. ERABILTZEN DITUGUN COOKIE MOTAK

  • Teknikoak: Webgunea kargatzeko eta funtzionatzeko oinarrizkoak direnak.

  • Analitikoak: Webgunean zenbat jende sartzen den modu anonimoan jakiteko balio digute. Horrela, egiten dugunak herrian interesa pizten duen jakin dezakegu.

3. COOKIEEN KUDEAKETA Zure nabigatzailea cookieak ez onartzeko konfigura dezakezu, nahiz eta balitekeen webgunearen zatiren batek behar bezala ez funtzionatzea hori eginez gero.

LEGE OHARRA

1. IDENTIFIKAZIO DATUAK Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informatzeko betebeharra betez, hemen jasotako datuak sormenlab.eus webgunearen titularrei dagozkie: Flavio Banterla, helbidea Zaldibian (Gipuzkoa). Kontakturako posta elektronikoa: kaixo@sormenlab.eus

2. PORTALAREN ERABILERA SormenLaben atari honetan sartzeak eta/edo erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen dizu, eta sarbide eta/edo erabilera horretatik aurrera, hemen jasotako Erabilera Baldintza Orokorrak onartzen dituzu.

3. JABETZA INTELEKTUALA Webgune honetako edukiak (testuak, logotipoak, irudiak eta diseinuak) SormenLaben edo bere kolaboratzaileen jabetzakoak dira, eta baimenik gabe erreproduzitzea debekatuta dago.